X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Chillida eta ni, Eli Landa

Chillida eta ni, Eli LandaChillida eta ni

Testua eta irudiak: Eli Landa

Alberdania, 2009

51 orrialde

ISBN 978-84-9868-176-5

Chillida eta ni ez gara aspaldiko lagunak, ez dugu inoiz elkar ikusi ere, baina aspaldi da Donostian bere lan ikaragarri bat ezagutu nuela” kontatu digu Eli Landak liburu honen atzeko azalean.

Segur aski, Presentación de Maria Ikastexeko LH2ko ikasleek ere ez dute pertsonalki ezagutzen Chillida, baina haiek ere ikusi dituzte haren obrak, eta horregatik liburu hau gomendatzen digute, artista honen bizitza eta obra hobeto ezagutzeko.

Ainhoaren bitartez Chillidaren hastapenak ezagutuko ditugu, bere obra nagusiak eta non kokatuta dauden, koloretako ibilaldi dibertigarri batean.

Ibilbide hau amaitzean, liburuko 13 jolasek eskuratutako ezagutzak finkatzeko aukera ematen digute eta, gainera, erakutsitako 24 lanen zehaztapen teknikoak eta kokalekuari buruzkoak biltzen dituen katalogo bat du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude