X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Color animal, Maya Hanisch y Agustín Agra

Color animal, Maya Hanisch, y Agustín AgColor animal

Irudiak: Maya Hanisch

Testua: Agustín Agra

Factoría K de libros, 2015

36 orrialde

ISBN: 978-84-15250-83-8

 

 

Arantzazuko Ama Ikastolako LH3ko ikasleek Color animal liburua gomendatzen digute. Testuak Agustin Agra biologia irakasleak idatzi ditu eta irudiak Maya Hanisch ilustratzaile txiletarrarenak dira. Animaliei buruzko informazio-liburua da, bereziki haurrei zuzendutakoa, baina ez ditu mota horretako animaliei buruzko liburuen ohiko bideak jarraitzen.

Color animal, zorroztasun zientifikoak gidatuta, munduko hainbat lekutan bizi diren hogeita hamar animalia inguru biltzen ditu (hegaztiak, lehorrekoak eta uretakoak). Testu erraz eta deskriptiboekin, hogeita hamar animalia horien trebetasunak, ohiturak eta bitxikeriak kontatzen dizkigu. Adibidez, azaltzen digu hartz polarra oso trebea dela igeri egiten, tunkia ikusteko oso zaila dela edo flamenkoa zuri jaiotzen dela.

Bere ilustrazioak nabarmenak dira, collage digitalaren teknikarekin landuak, tratamendu kromatiko deigarria, aparteko koloredun testura harrigarriak eta protagonisten fisonomia originalak dituzte. Animalia horien azala, ilajea, lumak, ezkatak edo estaldura egunkari eta aldizkarien zatiak, posta bidezko estanpatuak, tipografiak, tintazko brotxakadaz margotutako papera edo oihalezko erretalak dira.

Agrak eta Hanischek lurrez, itsasoz eta airez egindako bidaia aberasgarri honekin gozarazten gaituzte. Faunarengana hurbiltzen gaitu modu atsegin eta originalean, biodibertsitatea estimatzeko eta mundu osoan zehar bidaiatzeko aukera ematen digu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude