Blackie Books, 2023
261 or.
ISBN 978-84-19654-48-9
Carlo Padial-en Contenido nobela izango da mintzagai urriaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Idazlea bertan izango da.
FACEBOOK MAFIA
Garai batean, gogoan izango duzue, egunkariak desagertuko zirela zirudien. Itxura guztien arabera, kazetaritzaren komunikabide handiak desagertu behar ziren. Bat batean, freskura, berehalakotasuna, beste ikuspuntu batzuk, beste narratiba batzuk, betiko paperaren eta sinaduren tradizioaren aurrean, zuten hedabide digital (eta on) asko sortu ziren. Boom bat izan zen. Igotzen den guztia jaitsi egiten dela diote, baina interesgarriena, beti, zergatik igotzen den edota zergatik jaisten den jakidea da. Eta hori da, besteak beste, datorren asteartean Carlo Padiali galdetu ahal izango dioguna.
Carlo Padial idazlea, zinema zuzendaria, gidoilaria eta Bartzelonan sortu zen Playground hedabidearen erreportai eta eduki originalen zuzendaria izan zen narratiba berriei eta Facebookekin egindako akordioari esker arrakasta handi izan zuena. Baina, Mark Zuckenbergek algoritmoak aldatu zituen eta dena pikutara joan zen Hedabide digitaletan eta bideo sailetan izandako esperientzi honekin eta beste batzuekin, katalanak Contenido idatzi du; Blackie Books argitaratutako liburua.
Contenido-ren istorioa Bartzelonako PlayGround aldizkari horretan oinarrituta dago, baina baita egileak bizi eta ezagutu dituen beste egoera batzuetan ere. Horrela, Contenido aurrekaririk izan ez duen enpresa burbuila horri buruzko fikzio errealista da eta, aldi berean, algoritmoen, megalomaniaren eta kontsumo irrazionalaren kritika ere bada.
Contenido liburuak Moises gaztearen istorioa kontatzen du. Mallorcako hippy sekta batean hazi da eta munduan bere lekua aurkitzen ez duelaren sentsazioarekin bizi da. Erika ezagutzen duen arte. Erika kazetaria eta start up arrakastatsu batean kolaboratzailea izan da. Berak konbentzitzen du Moises start up horretan lan egiteko eta horrelaxe hasten da satira dibertigarri hau. Hainbesteraino, non egun gutxitan irakurtzen den liburua dela. Carlo Padialek oso idazkera zinematografikoa du eta horrekin orriak pasatzen dituzu zer gertatuko den jakiteko irrikaz.
Carlo Padialek hiru liburu argitaratu ditu: Dinero gratis (2010, Libros del Silencio) eta Doctor Portuondo (2017, Blackie Books), duela gutxi berak egokitu eta zuzendu duena Filminen ikus dezakezuen serie batean. Zinemagile gisa, Mi loco Erasmus (2012), Algo muy gordo (2017) eta Vosotros sois mi película (2019) filmak ere idatzi eta zuzendu ditu. Crímenes Online (2012) dokumentala sortu du ere.
Seguru telebistatik ere ezaguna egingo zaizuela, izan ere, Andreu Buenafuenteren Late Motiv saioaren kolaboratzailea izan zen hiru urtetan. Hasieran esan bezala, iraganean Grupo Zetako bideo zuzendaria eta PlayGroundeko erreportai eta eduki originalen zuzendaria ere izan da.
Hemen liburuak maite ditugu, baina ez gara azken urteetako hedabide digitalen ugaritzetik kanpo bizi. Edukiz beteta dago Internet. Denetarik dugu: albiste sinesgaitzak, balio informatibo kaxkarra duten bideoak eta zentzurik gabeko artikuluak. Horren guztiaren atzean enpresa egitura lausoa dago eta askotan ezezaguna. Barter, case studi, learning, loop edo clickbait kontzeptuak ezagutu nahi badituzu ez huts egin datorren astearteko hitzordura. Carlo Padial bertan izango dugu eta Contenido liburuaren sekretu guztiak galdetu ahal izango dizkiogu.
Asteartean, urriak 22, betiko tokian eta ohiko orduan. Ordurarte!

