X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Eguna argitzeko zain, Fabiola Anchorena

Post honen idazlea: Almudena Arzuaga

Eguna argitzeko zain
Fabiola Anchorena
Kalandraka, 2022
36 orr.
ISBN 978-84-9172-300-4

Gaur gomendatzen dugun liburuan, Eguna argitzeko zain, Fabiola Anchorenak, Amazoniak aspaldidanik jasaten duen esplotazioa eta suntsipenari buruz gure arreta erakarri nahi du.

Tonu poetiko batez, egileak, animaliek iluntasun erabatekoaren aurrean duten harridura eta eguzkia berriro agertuko ez ote den beldurra, kontatzen digu. Basoan bizi diren animaliek bidai bat hasten dira jakin ahal izateko zergatik ez da eguna argitzen, zergatik ez dira eguzkia eta ilargia agertzen, zergatik ez dute euria sentitzen. Bidean, suak ustekabean harrapatzen ditu eta izuturik ihes egiten dute, euriak oihana berpizten duen arte.

Peru eta Estatu Batuen artean hazi zen idazle hau, naturaren gaia lantzen du batez ere ilustratzaile gisa. Liburu honetan, kolorearen bidez, basoarentzat eta bertan bizi diren animalientzat sutea zer den erakusten digu eta baso-suteei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, azken urteotan, zoritxarrez, klima-aldaketaren ondorioz, maizago bihurtu baitira albiste.

Liburuak 2022ko Album Ilustratuen Nazioarteko XV. Compostela Saria jaso zuen eta zazpi urtetik gorako haurrentzat gomendatzen da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude