X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El constructor de muros

Arianna Squilloni

Ilustrazioak: Decur
A buen paso, 2023
27 or.
ISBN 978-84-17555-86-3
5 urtetik aurrera

El constructor de muros albuma bost urtetik gorako haurrentzako gomendaturiko liburua da. Arianna Squilloni da A buen paso editorialaren sortzailea eta idazlea, eta Decur ilustratzaile autodidakta irudien egilea.

Hormen eraikitzaileak leku aproposa topatu du naturaren erdian, lasaitasuna da nagusi eta basoaren erdian dagoen zelai bat da. Gizonak bertan gelditzea erabakitzen du, lasaitasunaz gozatzeko, baina pixkanaka-pixkanaka bertan bizi diren izakiak agertzen hasten dira: txakurra, basurdea, katua, txoria… Agertzen doazen heinean hormen eraikitzailea haserretzen hasten da, bere lasaitasuna eragotziko duten beldur baita eta horren aurrean hormak eraikitzen hasiko da. Gaur egungo gizarteaz, munduaz eta ditugun harremanez hitz egiten digun fabula da El constructor de muros.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude