Testua eta irudiak: Sabina Radeva
HarperKids, 2019
54 orrialde
ISBN 978-84-17222-31-4
Herri Ametsa Ikastolako DBH 2B gelatik El origen de las especies liburua gomendatu digute, Sabina Radevak idatzi eta ilustratutako Charles Darwinen liburu ospetsuaren moldaketa berritzailea bezain ederra.
Hainbat bertsio egin dira Charles Darwinen liburu honi buruz (oraintsu bere 160. urteurrena ospatu du) haur eta gazteentzat, baina Sabina Radeva diseinatzaile grafiko eta biologa molekularrak eginiko egokitzapen hau bereziki aipagarria da.
Naturalista ingeles sonatuaren lanari leial, liburuak Darwinek bost urtetan zehar Beagle itsasontzian egindako bidaian jasotako gogoetak biltzen ditu; Ingalaterratik hasi eta Amerika hegoaldeko kostaraino. Idazleak oso modu erakargarrian azaltzen digu zer diren espezieak, hauen bariazioa, biziraupenerako borroka, hautespen naturala, sena eta beste hainbat kontzeptu ezagun.
Liburuaren amaiaren, gehigarri erara, joku bat proposatzen da gazteenen naturalista dohainak neurtzeko. Horrez gain, historian zehar zabaldu diren kontzeptu okerrak, glosario bat eta gomendatutako bibliografia bat ere ekartzen ditu, gaian sakontzeko.
Dudarik gabe, irakurle gazteak zientziaren adar honen ezagueran sakontzera bultzatuko dituen liburua.

