X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El país de los dragones, Jordi Sierra i Fabra

El país de los dragones

Testua: Jordi Sierra i Fabra

Irudiak: Javi García

Algar, 2013

120 orrialde

ISBN: 978-84-9845-559-5

 

 

Harri Berri-Oleta eskolako 2. zikloko ikasleek El país de los dragones liburua irakurtzea gomendatzen digute. Bere egileak, Jordi Sierra i Fabrak, haur eta gazte literaturako idazle oparoak, sari ugari jaso ditu, eta bere liburuen artean honako hauek nabarmentzen dira: Soledades de Ana, La sonrisa del diablo, El día que Gluck llegó a la tierra, Horas salvajes, Al otro lado del espejo eta Kafka y la muñeca viajera.

Egileak Shaykay izeneko herrialde urrun batera eramango gaitu, denboran ahaztua, herensuge baketsu eta belarjaleen etxea dena. Baina haien bizimodua gizakien etorrerak mehatxatuko du, haien asmoak ez baitira inola ere baketsuak, eta bizilagun berri horien mehatxuak arbasoen ohitura bortitzak berreskuratzearen aukeraren aurrean ezarriko ditu. Hala ere, ezberdinen arteko gatazkaren ageriko ezinbestekotasunaren eta ezezagunari diogun beldurraren aurrean, egileak herensugetxo baten eta ume baten arteko adiskidetasunean oinarritutako bizikidetzaren itxaropena eskainiko digu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude