X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El zoo petrificado, Joris Chamblain

El zoo petrificado

Testua: Joris Chamblain

Irudiak: Aurélie Neyret

Alfaguara, 2017

72 orrialde

ISBN 978-84-204-8629-1

El zoo petrificado komikia izugarri gustatu zaie Intxaurrondo Ikastolako LH4 eta LH5 taldeei. Eta ez da harritzekoa, liburua izugarrizko zoramena eragiten ari baita adin guztietako jendearen artean, bai Frantzian eta baita beste lekuetan ere. Nobela grafikoen artean prestigiotsuenetarikoa den Angoulema jaialdiko Haur-komiki onenaren saria ere eraman du.

Los diarios de Cereza bilduma osatzen duten hiru liburuetako lehena dugu hauxe. Bertan, Cereza izeneko 10 urte eta erdiko neska bat aurkezten zaigu. Cerezaren ametsa, egunen batean idazle bihurtzea da, eta berak dioen moduan: “istorioak kontatzeko nire trikimailua pertsonei begiratzea da, beraien bizitzak imajinatzea, beraien sekretuak…”. Bere bi lagun Lina eta Érika-rekin batera, misterioak argitzea gustatzen zaio.

Forma desberdinetako testuak eta hizkuntza uztartzen ditu liburuak. Izan ere, komikietako ohiko binetez aparte, Cerezaren egunerokoaren eskuizkribuak eta bere marrazkiak zein argazkiak aurki ditzakegu. Azkenik, komikiak azpimarratzen dituen balioen artean; laguntasuna, talde-lana, pertsona helduekiko errespetua, besteen arazoekiko ardura eta iraganak duen garrantzia daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude