X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Erromatarrak, Katie Daynes

Erromatarrak

Testua: Katie Daynes

Ilustrazioak: Adam Larkum

Ttarttalo, 2015

32 orrialde

ISBN 978-84-9843-640-2

Aste honetako bi proposamenak ezagutza edo jakintza liburuak dira. Aitor Ikastolako LH 2. mailan Erromatarrak liburua irakurri dute, Katie Daynes-ek idatzia eta Adam Larkum-ek ilustratua. Antzinako zibilizazioen bildumaren barruan, erromatarrena aztertzen du liburu honek.

Hamasei ataletan banatua, formatu erabilerraza du: erromatarren garaia, erromako jendea, etxeak, kaleak, jantziak, erosketak, eskola, jokoak… eta beste hainbat gai lantzen dira. Amaieran hitz erromatarren glosarioa eta gaikako aurkibidea jasotzen dira. Batez ere Erroma hiriburuan zentratuta dago eta erromatar gizarteko euskarri nagusiak azaltzen ditu sinple eta labur, informazio esanguratsuena testu gutxirekin eta letra nahiko handiz emanez. Orrialde batzuetan oin-oharrak gehitzen dira, eta hauek, gaiarekin erlazionatutako bitxikeriak eta informazio garrantzitsua konbinatzen dute, arinki, kasu askotan: urtean behien esklabo eta nagusiek lekuak trukatzen zituzten egun batez; enperadorea bakarrik joan zitekeen moreez jantzita; kutixien artean muxar beteak eta indioilar-muinak zeuden; neskak ez ziren eskolara joaten. Oso gazte ezkontzen ziren…

Alde grafikoak pisu handia du, irudiz josita dago liburua. Hauek, deskribapen teknikoa egiteaz gain, osagarri diren benetazko objektu, artelan eta argazkiekin txandakatzen dira. Ilustrazioen trataera eraginkor honek, irakurketa arindu eta entretenigarri bihurtzen du.

Akats handi bat aipatzekotan liburuararen sarrerako esaldia da. Atentzioa ematen du, gutxienez, kronologikoki gaizki adierazita baitago: “Duela mila (sic) urte baino gehiago bizi izan ziren lehenbiziko erromatarrak Erroma hirian”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude