X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi

Lertxundik euskal gizarteari buruzko gogoeta sakonak eskaintzen dizkigu, hala nola, idaztearen balioa, esanda gabekoak, gizartearen sekularizazioa eta indarkeriaren salaketa.

“Zertarako balio du bizipenik transmititzen ez duen arte batek? Nork bizi nahi du betiko? Ez dira beste munduko hausnarrak izango, baina niri balio didate. Azkeneko aldian moralarekin lotura dutenak etortzen zaizkit burura. Non dago kontzientetik inkontzientera daraman zubia, zein da itzulerako bidea? Zer egin behar ote da jokabide morala eta komenientzia uztartzeko?” 211 orr.

DK Literatura programaren baitan, Anjel Lertxundik Etxeko hautsaren aurkezpena egingo du azaroaren 22an iluntzeko 19:30ean, Alde Zaharreko Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Informazio gehiagorako ikus dossierra.

 

 

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude