X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Goiko amona eta beheko amona

Tomie de Paola

Bost urtetik gorako umeentzako da aproposa Goiko amona eta beheko amona liburua. Idazlearen, Tomie de Paola, bizitzan dago oinarritua, bere txikitako oroitzapenak eta bizipenak irakurlearekin partekatzen ditu liburu honetan.

Bizitzaren oinarrizko gaiak lantzen dituen liburua da Goiko amona eta beheko amona, heriotza edota familia bezalako gaiak. Horrez gain, belaunaldien arteko gaia kontakizunaren erdigunean jartzen du idazleak. Zahartzaroaren gaia ikuspegi ezberdinetatik lantzen du autoreak, hasiera batean umearen paperean jarri eta helduaroa ikuspuntu horretatik lantzen du. Gero, helduaren paperean sartuz doluaren prozesua aurkezten digu Tomie de Paola idazleak. Bi ikuspuntu hauek oroitzapenez beteriko kontakizuna sortuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude