X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Gorritxo eta Beltxiko, Joxan Ormazabal

Gorritxo eta Beltxiko Joxan Ormazabalek idatzitako istorio ederra da: “Ikatzaren koloreko inurri bat eta odolaren koloreko beste bat Eiffel dorrearen puntaren puntan elkartzen dira egun sargori batean. Hantxe bertan lagun egin eta badoaz biak norabiderik gabe, presarik gabe. Baina, ustekabean, abentura batean murgiltzen dira. Larrialdiak larrialdi, abenturarik politena bien arteko maitasuna bilakatzen da azkenean“.

Orixe ikastolako LH-1A gelako ikasleei irakasleak irakurri die istorioa, eta boz-gorako irakurketarekin asko gozatu dute. Egia da ez gaudela oso ohituak irakurketa mota honetara eta… gehiagotan egin beharko genuke!

Gorritxo eta Beltxiko, Irakurle Gazteak programaren Orixe ikastolako LH-1A gelako ikasleen gomendioa izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude