X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Guztia urruntzea da

Hasier Larretxea

Susa, 2025
75 or.
ISBN 978-84-19570-55-0

Hasier Larretxearen Guztia urruntzea da poesia liburua izango da mintzagai martxoaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Iñigo Aranbarri gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegia plataforma digitalean eta baita liburu-dendetan ere.

Hasier Larretxea (Arraioz, 1982), idazle eta poeta, gaztetatik ari da poesia idazten eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Iruñea hiriko literatur lehiaketa poesia modalitatean (2001), Eguraldi lainotsua (Pamiela, 2001) poemarekin eta Nafarroako idazle gazteentzako “Francisco Ynduráin” saria (2008).

Gaur egun Madrilen bizi da, idazketari buruzko ikastaroak ematen ditu eta euskaraz nahiz gaztelaniaz idazten du bai poesia eta narratiba ere. Poesia liburuen artean aipagarriak dira: Azken bala = La última bala (2008), Atakak (2011), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (2018), Ihes baten lausoa (2021), Hezurrezko kaiolak: Amaiurtik konstelazioak (2022) eta azkena idatzi duen Guztia urruntzea da (2025). Bestalde, narratiban: Larremotzetik (2014) eta Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da (2024). Azkenik gaztelaniaz idatzitako argitalpenen artean ditugu: Niebla fronteritza (2013), De un nuevo paisaje (2016), El lenguaje de los bosques (2018), Quién diría qué (2019), Otro cielo (2021) eta Hijos del peligro (2023)

Guztia urruntzen da liburuko poemak hiru ataletan banatzen dira:
• Klorodun itzalak
• Korapilatutako hariak
• Sua itzaltzen bada

Larretxeak lehenengoan haurtzaroa gogoratzen du, bigarren atala diferenteagoa da, trantsizio edo nolabaiteko eraldatzea transmititzen du eta hirugarren atalean berriz, sorterrira, etxera itzultzen da.

Non hasten da etxea
eta non bururatu?

Sua zure altzoa da
ala errausten gaituen ahanztura?

Beso arteko kulunka
dantzaldirako baliatu dugun
akrobazia izanen da?

Irri egitea maitatzea da?

Esku ahurrak babesten gaitu?

Non hasten dira nire lerroak
eta non lurruntzen zure ideiak?
73-74 orld.

Larretxearen liburuaren hurrengo saioa, apirilaren 14an, Delphine de Viganen Esker onak eleberriaren inguruan izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude