X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hablando sola, Daniela Rivera

Hablando sola

Testua: Daniela Rivera

Irudiak: Daniela Rivera

Espasa Infantil, 2013

176 orrialde

ISBN: 978-84-97546676

 

 

Lauaizetako BH1 2b ikastaroko ikasleek Daniela Riveraren Hablando sola liburua irakurtzea gomendatzen digute. Idazlea Mexiko hirian jaio zen eta Diseinu Grafikoa Kalifornian eta pintura Florentzian ikasi zituen. Bere margolanak mundu osoan zehar erakutsi ditu, baina 2008an Hablando sola argitaratu zuenean hasi zen benetan ezaguna izaten.

Hablando sola barneko bakarrizketa bizi bat bezala aurkezten zaigu, non gai ezberdineko hausnarketak elkarlotzen diren, bakardadetik sormenera, depresiotik eta adiskidetasunetik igaroz. Hari gidari gisa maitasuna aurkezten zaigu, ez bakarrik bikote-sentimendu gisa ulertuta, baizik eta dena biltzen duen askoz gauza handiago baten gisa. Obra honek idatziz jartzen ditu pentsamendu horiek guztiak, gehienetan frustrazioa soilik ekartzen dizkigutenak, baina alderdi positiboak azpimarratzen ditu beti, eta gure bizitzak nola erabiltzen ari garen hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude