X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hamaika galdera animaliei buruz, Simon Tudhope

Hamaika galdera animaliei buruz

Testua: Simon Tudhope

Irudiak: Sarah Horne

Ttarttalo, 2017

112 orrialde

ISBN 978-84-9843-745-4

Mitologiako zein izakik zituen sugeak ile gisa? Zein filmetan ageri dira bi pailazo-arrain protagonisten artean? Zein dira handiagoak, Indiako elefanteak ala Afrikakoak? Zenbat egun igaro ditzake albatrosak hegan lurra ukitu gabe?

Herri Ametsa Ikastolako DBH-1B taldekoek gozatu dute honelako galderei erantzuten, Hamaika galdera animaliei buruz liburuarekin.

Dibulgazio liburu honetan, jolasaren bidez, ehundaka animaliei buruz ikasteko aukera dago: animalia arriskutsuak zein etxeko animaliak, animalia erraldoiak zein zomorroak, baserrikoak zein basokoak, basamortukoak, itsasokoak, arriskuan dauden animaliak, animalien defendatzeko trikimailuak… eta beste hainbat gauza. Ilustrazioen umorezko tonua bat dator testuarekin.

Galderei erantzuteko, hiru aukera ematen dizkiguten galderak daude, edo bat bera ere ez (zailenak), “egia ala gezurra” erantzutekoak, “mitoa ala egia”… Lagunekin ondo pasatzeko eta, aldi berean, ezagutza proban jartzeko liburu ezin aproposagoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude