X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hau ez da zoo bat, Alaine Agirre eta Iratxe Lopez de Munain

Aiete ikastetxeko ikasleek, LH3 eta LH6 mailakoek, Hau ez da zoo bat liburua gomendatu ziguten. Alaine Agirrek idatzi eta Iratxe Lopez de Munainek ilustratutako liburu honek haur literaturako XXXIII. Xabier Lizardi saria irabazi zuen 2014 urtean.

Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa da, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena.

– Txakurrik etxean ez, Malen! – esaten zidan amak.

– Animaliek naturaz inguraturik egon behar dute, eta ez adreiluz eta baldosaz – gehitzen zuen aitak.

– Orduan katu bat.

– Ezta pentsatu ere!

– Ez zenuke jakingo katu bat zaintzen!

– Orduan loro bat.

– Hori ere ez.

– Orduan hamster bat.

– Ez!

– Orduan dortokak.

– Ezta ere!

– Orduan arrainak.

– Inoiz ere ez! Hau ez da zoo bat!”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude