X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Helados de luna, Heena Baek

Post honen idazlea: Almudena Arzuaga

Helados de luna
Heena Baek
Kókinos, D.L. 2022
1 libk. : il. kol.
ISBN 978-84-17742-76-8

Gau bero itogarri batean, eraikin bateko bizilagunak etsita daude ezin dutelako lorik egin. Aldi berean, tantatxoak askatzen, ilargia urtzen hasi da! eta eraikineko atezaina konketa batekin biltzen ahalegintzen da. Hori guztia gertatzen den bitartean, eraikinean leihoak itxita daude eta haizagailuak eta aire egokituak indar osoz funtzionatzen dute.


Bat-batean, argia joan egiten da, eta haizagailurik eta aire egokiturik gabe geratzen dira. baina jada ez dituzte behar, amonatxo oso argia den atezainak izozki oso freskoak egin ditu, ilargiaren tantekin, bizilagunen artean banatzeko eta bero jasanezina itotzeko.

Dena konponduta dagoela dirudienean, etxerik gabe geratu diren ilargiko bi biztanle
bitxi agertzen dira. Baina amonak ere, amona guztiek bezala, irtenbide bat aurkitzen du beraientzat.

Liburu honetan, 0-4 urte bitarteko haurrentzat gomendatua, Heena Baek, 2020ko Astrid Lindgren Memorial Saria jaso duen artistak istorio berezi bat sortzen du, non argazkigintza ilustrazio-metodo gisa erabiltzen duen. Lehenik, hainbat materialekin eraikitzen ditu panpinak eta miniaturazko maketak eta jarraian, argazkiak ateratzen ditu, efektu bakarra eta harrigarria lortuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude