X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hilos de colores, Elena Ferrándiz

Hilos de colores

Testua eta irudiak: Elena Ferrándiz

Legua, 2012

30 orrialde

ISBN 978-84-938841-3-0

Ekintza Ikastolako LH2B mailakoek Hilos de colores irakurri dute, Elena Ferrandizek idatzia eta marraztua.

Amonak bilobari Koloretako hariak izenburua duen oroitzapenen liburu bat oparituko dio. Azalean bilobaren jaiotze data dago eskuz josita. Barruan, umetatik soineko bat josten ikasten duen neskatoa ageri da.

Bere oroitzapenak diren kolore guztietako hariak nahasten dira soineko horretan: amaren irribarrearen ezpainetakoa, ibaiertzeko arratsaldeen zeruko urdina, bere aitonaren agurraren beltza, edota lehenengo musuaren gorri kolore bizia… Soinekoaren hasierako koloreei gehiago batzen joango zaizkie bidean, soineko luze-luzea egin arte. Egun batean, ordea, zulotxo bat agertuko da soinekoan. Garranzi handiegirik eman gabe, kontu handiz josiko du eta berria bezala geratuko da. Baina gero beste zulo bat azalduko da, eta beste bat… Zenbat eta gehiago konpontzen saiatu, orduan eta zulo handiagoa egingo da.

Oroimena, haizeak eramaten dituen hariak bezain hauskorra izan daitekeelako batzuetan eta ia dena ahazten denean, sendagairik onena musuak direlako”.

Espainiako Alzheimer fundazioarekin elkarlanean sortutako lana da hau eta sentiberatasun eta samurtasun handiz lantzen du gaia eta bizitzaren esperientzia paregabeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude