X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hiru lehoi, Edu Zelaieta, Txabi Arnal

Hiru lehoi, Edu Zelaieta, Txabi Arnal
Ilustrazioak: AlexF
Elkar, 2022
32 or.
ISBN: 978-84-1360-215-8

Edu Zelaieta Anta eta Txabi Arnal Gil-en Hiru lehoi liburua bost urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Duniaren bizipenak izango dira liburu honetako protagonistak, neskatilak, abenturaz abentura proba ezberdinak bizi beharko ditu.

Hiru lehoi liburuko protagonista Dunia da eta istorioaren hasieran bere amonak mapa zahar bat ematen dio. Bertan, urtetan amonak isilean zuen sekretua deskubrituko du Dunia gazteak: amonak denbora luzez jasotako altxorra non dagoen irudikatzen du. Duniak ez du jakingo, ordea, altxorra bilatzerakoan hiru lehoirekin topo egingo duela, altxorraren zaindariak. Hiru lehoi hauen eskutik Duniak proba ezberdinak bizi beharko ditu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude