X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Honela ala bestela

María Pascual de la Torre

Gaurko gomendioa etxeko txikienei zuzendua dago, María Pascual de la Torre-ren Honela ala bestela? liburua. Txikienekin irakurketa partekatzeko egokia den liburu honek, eguneroko zereginak ikusteko beste modu bat erakutsiko digu.

Honela ala bestela? liburuak eguneroko zereginak egiteko bestelako modu dibertigarriak ere badaudela erakutsiko digu, haurrek askotan aukeratzen dituzten bide dibertigarri eta ezohikoak erakutsiz. Partehartzera gonbidatzen duen liburua da, askotan irakurleak bere burua islatua ikusiko duena. Esaldi motzak eta galderaz beteriko dialogoak erabiltzen ditu Maria Pascual egileak, modu dinamiko batean sartzen gaituelarik irakurketa gauzatzeko unean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude