X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Ilargia ezpainetan, Juan Kruz Igerabide

Ilargia ezpaineta, Jua Kruz IgerabideIlargia ezpainetan

Testua: Juan Kruz Igerabide

Irudiak: Luis Emaldi

Erein, 2007

63 orrialde

ISBN 978-84-9746-358-4

Ikasbide Ikastetxeko 5B klaseko ikasleek Ilargia ezpainetan gomendatzen digute. Juan Kruz Igerabidek idatzitako poema laburrez osatutako liburua da, eta gazteen bizipenak, maitasuna, eskola, ama… gai unibertsalak ditu ardatz.

Horretarako, egileak 7 zatitan banatzen du liburua. Lehenengoak, “Ilargia” izenburuak dioen bezala, ilargiari egiten dio erreferentzia; bigarrenak, “Musuak”, nerabeen maitasunari; hirugarrenak, amaren heriotzari, “Nire hiria” bakardadeari, “Eskuak poltsikoetan” tristurari, seigarrenak eskolari eta azkenak heldutasunari.

Olerkiekin batera, Luis Emaldi ilustratzaileak egindako ilustrazio txikiak daude. Bertan, forma geometrikoak nabarmentzen dira. Oso kolore gutxirekin eta oso modu sinplean, poemaren ideia nagusia adierazpen minimalista batean jasotzen da.

Olerkien laburtasunari eta ilustrazioen sinpletasunari esker, irakurleak bere interpretazioak eta poemen irakurketa libre egin ditzake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude