X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Ile bat zopan: ipuintxo absurdo bat

Alex Nogués

Ile bat zopan: ipuintxo absurdo bat
Ilustrazioak: Guridi
Txalaparta, 2023
36 or.
ISBN: 978-84-19319-36-4

Alex Nogués eta Guridiren Ile bat zopan: ipuintxo absurdo bat album ilustratua etxeko txikienei zuzendutako liburua da. Umore absurdoa erabiliz sortutako istorioa da. Afalorduan dagoen familia bat aurkezten zaigu, alabari ez zaio barazki zopa gustatzen, eta hortik abiatuta, ipuin absurdo bat osatu dute egileek.

Esan bezala, afalorduan dagoen familia bat aurkezten digute Alex Nogués eta Guridik, barazki zopa afaltzen ari dira familiako hiru kideak, alabari ez zaio zopa batere gustatzen, eta gainera, bere zopan ile bat agertu da. Gertaeratik abiatuta gurasoei ere bestelako objektuak azalduko zaizkie zoparen barnean. Guridiren ilustrazioak garbiak eta xumeak dira eta oro har, kolore bakarra edo bi erabiltzen ditu: beltza eta gorria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude