X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

IrakurLee: udan irakurtzeko liburuen gida berria

IrakurLee 2017Donostia Kulturakoko liburuzainek udan irakurtzeko liburuen gomendio gida berri bat prestatu dute. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren liburuen artean 120 izenburu aukeratu dira, 60 euskaraz idatziak eta beste 60 gaztelaniaz idatziak. Liburuak adin guztietako irakurleei zuzenduak daude, hau da, 0tik 100 urte bitartera eta haurrei zuzenduak adinaren arabera sailkatuak agertzen dira.

Aukeratuak izan diren izenburu guztiak Udal liburutegien Sarean eskuratu daitezke eta bazkideek maileguan hartu eta erreserbak egiteko aukera dute. Horretaz gain, eLiburutegia plataforma digitalean eskuragarri dauden 16 liburu elektronikoen aukeraketa eskaintzen da, norberak bere gailuan deskargatu eta pantailan irakurri ahal izateko.
Liburuen gida hau bi euskarritan argitaratu da, paperean eta euskarri digitalean. Paperezko argitalpena Donostia Kulturako liburutegietan eta kultur etxeetan eskuratu daiteke eta bertsio digitala berriz, Donostia Kulturaren webgunean dago zintzilikatua, irakurri, deskargatu, eta inprimatu ere ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude