X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Itsasoaren atea

Miren Agur Meabe

Itsasoaren atea, Miren Agur Meabe
Elkar, 2021
98 or.
ISBN: 978-84-1360-064-2

Miren Agur Meabe idazlearen Itsasoaren atea zortzi urtetik gorako haurrentzako gomendioa da. 2020. urtean Mikel Zarate Haur Literaturako Saria irabazi zuen. Liburua XIX. mendean kokatzen da eta istorioko protagonista Elora da, 13 urte dituen neskatila.

1870. urteko neguan Elora protagonistari bizimodua guztiz aldatu zaio, ama hil zaio, eta ondorioz, aitak inoiz aurretik ezagutu ez duen amonarekin bizitzera eraman du, Ubarroien Uhartera. Liburuak neskatxak uhartean egiten duen lehen astea kontatzen du. Erlazio eta lagun berriak egingo ditu Elorak eta dohain baten jabe dela ere ohartuko da, beste inork igartzen ez dituen mezuak eta gertaerak hautemateko gai izango da. Intriga eta misterioaren bidez, Miren Agur Meabek hizkuntza jaso eta poetikoa erabiliko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude