X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Itzal itzela, Leire Bilbao

Itzal itzela, Leire Bilbao

Ilustrazioak: Yolanda Mosquera

Ikaselkar, 2022

28 or.

ISBN: 978-84-18410-43-7

Itzal itzela Leire Bilbao (Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria, 2017 eta 2022) idazleak eta Yolanda Mosquera (Literatura lanaren Ilustrazioaren Euskadi Saria, 2018) ilustratzaileak sortu duten album liburua da. Bost urtetik gorako haurrentzat zuzendua dago eta uda girora garamatza.

Neska gazte batek bere amonarekin hondartzan pasatzen duen egun bati buruzko istorioa aurkezten digute egileek, hain zuzen ere, egunerokotasuneko gertaera batetik irudimenez beteriko istorio batera garamatzate. Amona uretan murgiltzen den bitartean, Paule neskatila, hondarrarekin jolasean edota toallan kalatxoriei begira gelditzen da, bere itzala ikusten duen arte. Itzalak sortzen dizkion beldurrei aurre eginez, haurraren irudimenean murgilduko gara, beldurretik sortu diren jolasetan barneratuz. Itzalak ematen duen aukera baliatuz, irudi ezberdinak ikusiko ditugu eta Paulek horiek nola interpretatzen dituen deskubrituko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude