X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Jakelinen egunerokoa

Nerea Ibarzabal Salegi

Zortzi urtetik gorako haurrentzako zuzendua dagoen liburua da Nerea Ibarzabalek idatzi eta Higinia Garayk ilustratu duen Jakelinen egunerokoa. Hitzen eta ilustrazioen bitartez irudimena erdigunean jartzen duen liburua da.

9 urteak betetzear dagoen Jakelin neskatila da liburuko protagonista. Etxean bizi da guraso, anaia txikia eta Bixbix katuarekin batera. Bere egunerokoa irakurtzea debekatzen du edonor hasiera hasieratik, baina hala ere, bere abenturez gozatzeko aukera izango du irakurleak. Lehen idatzia irailaren 17koa da eta bertan afalorduan ustez deskubritutakoa kontatuko du Jakelinek: bere familia ez da bere benetako familia, eta hori dela eta, beste planeta batetik etorritakoa dela ondorioztatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude