X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Jo aquí sólo soy el perro, Jutta Richter

Yo aquí sólo soy el perro

Testua: Jutta Richter

Irudiak: Hildegard Müller

Lóguez Ediciones, 2012

128 orrialde

ISBN: 978-84-96646-80-3

 

Harri Berri-Oleta eskolako 2. ziklotik, oraingoan, Yo aquí sólo soy el perro irakurtzea gomendatzen digute. Egilea Jutta Richter alemaniar idazlea da, 1955ean jaioa. Haurrentzako idazten du batez ere, eta bere literatur lanak sari ugari jaso ditu -besteak beste, Alemaniako Haur Liburuaren saria eta Haur Liburuaren sari Katolikoa-. Jutta Richterren idazkera estiloa berezia da, hizkuntzaren erabilera arduratsuagatik bereizten da eta bere irakurleak adi mantentzen ditu hurrengo esaldi argi eta ziztatzailearen zain.

Liburua egunkari moduan idatzita dago, non narratzailea Anton txakurra den. Bertan, gure protagonistak bere jaioterriko Hungariako larre eta artaldeak eta bere arrazaren berezko jarduerak gogoratzen ditu, eta, aldi berean, gizakiekin batera bizitzea egokitu zaion mundu berria deskribatzen digu, bere jabe berrien ohitura bitxiak azalduz, askotan txakurren logikarekin kontrajarriak. Etxe inguruko mundu berri honetan Antonek, gehienetan emaitza negargarriekin, bere ardurapean duen “giza artaldea” zaintzen saiatzen da. Horrela, istorioa gure txakur-filosofoaren pasadizo eta gogoeta dibertigarriz beteta dago, eta, horien ondorioz, irakurle gazteenak gure lagun leialak beste era batera begiratzera eta sakontasun gehiagoz ulertzera iritsi daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude