X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Joao, Paloma González Rubio

Joao, Paloma González Rubio

Ibaizabal, 2022

192 or.

ISBN 9788413700557

Joao, Txanel ezizena duen eta itsasoan bizi den gaztea dugu.

Ez da protagonista bakarra baina, Meltemi bere itsasontziak ere indar handia du kontakizunean. Bertan bizi baitira Joao eta bere ama Belem. Munduan zehar nabigatzen dute eta aldirik behin kostaldera hurbiltzen dira atseden hartzera, beste hainbat gauzen artean.

2019ko Alandar sariaren lan irabazlea da liburu hau. Merezitako saria inondik inora.

Joao eta Belem, Kantauriko kostara inguratzen diren batean Miguel, Tximitx deitzen dioten gaztea eta bere ama halabeharrez ezagutuko dituzte.

Miguel da istorio honen narratzailea eta bere begiradatik kontatuko dizkigu, Joaok eta bere bizimoduak sortzen dion lilura. Bai eta bere amak bizi duen bikote erlazio aldrebesa ere.

Hori guztia, elkarrizketak ematen dioten erritmo bizian eta tonu xamur eta hainbatetan malenkoniatsuan.

Argitaletxeko iruzkinetan dioten bezala, eleberrian, mundu ezezaguna eta zoragarria ezagutuko dugu: itsasoan etengabe eta lehorreko arauetatik eta usteetatik urrun bizi diren nabigatzaileena.

Kontakizun honekin itsasoa gure azalean bizi, bizimodu ezberdinen arteko talka sentitu, eta pertsonaien sentimenduekin bat egingo dugu.

Ikasleekin landu daitezkeen gai pedagogikoak: sororitatea, maitasuna, elkartasuna, itsasontziak eta arrantza, ekologia, lurreko eta itsasoko bizimodua, bizimodu alternatiboak.

14 urtetik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude