X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Kiratsa, Eider Adeletx

Kiratsa, Eider Adeletx
Ilustrazioak: Iban Illarramendi
Pamiela, 2022
35 or.
ISBN: 978-84-9172-297-7

Kiratsa album ilustratua etxeko txikienei zuzenduta dagoen liburua da, Eider Adeletx eta Iban Illarramendiren liburuak XVI. Etxepare Saria jaso zuen 2022an. Liburuak, tituluan ikusi dezakegun modura usainen munduan murgilduko gaitu, bai usain onak bai eta txarrak ere.

Kiratsa album ilustratuko protagonista Ñimi da, arkakusoa da eta bere abenturez gozatzeko tartea zabalduko digute liburuaren egileek. Arkakusoak Pantxi txakurrean dituen abenturak plazaratuko dizkigu liburu dibertigarri honek, usaimenek beren garrantzia dutelarik eta gogoetarako tartea ere zabalduko digute. Ilustrazio narratiboei errimaz jositako testuek lagunduko diete, onomatopeiak oso presente aurkituko dituelarik irakurleak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude