X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Kontalari latinoamerikar berriak: 1. Qué vergüenza

Post honen idazlea: Amaia García

Azken urteotan hainbat idazle latinoamerikarrek (Samanta Schweblin, Guadalupe Nettel, Mariana Enríquez…) bere narratibarekin liluratu bagaituzte, bere ondorengoak aurkitzeko unea da: azken urteetan argitaratutako eta 80ko hamarkadan jaio ziren Latinoamerikako emakume idazleek sinatutako bost kontakizun-liburuko sorta da hau.

Qué vergüenza, Paulina Flores Rojas

Seix Barral, 2016

293 or.

ISBN: 978-84-322-2950-3

Paulina Flores Rojasek (Santiago, Txile, 1988) Literatura ikasi zuen Txileko Unibertsitatean eta Idazketa Sortzaileko masterra lortu zuen Bartzelonako Pompeu Fabran. 25 urte zituela, bere kontakizuna “Qué vergüenza”-k, bildumari izena ematen dionak, Roberto Bolaño saria jaso zuen. Istorio honetan, bi neskatok aitari laneko elkarrizketa batera laguntzen diote. Hainbeste denbora darama langabezian, non bere bikote-harremana, familia-bizitza eta autoestimua ahuldu egin baitira. Alaba nagusiaren ikuspegitik, ikusiko dugu nola heroiaren irudia patetismoz tindatzen den. Guztira 9 kontakizunek osatzen dute bilduma hau, eta itxuraz garrantzirik ez duten eszenak deskribatzen dituzte, baina protagonisten bilakaerarako giltzarriak direnak. Egileak eguneroko hizketa atzemateko bere zorroztasuna erakusten du, haurren mundua islatzeko duen trebetasuna, eta gizarte-harremanak eta desberdintasunak bere konplexutasun osoan erakusteko duen gaitasuna. 2021ean Paulina Floresen lehenengo eleberria argitaratu zen, Isla Decepción izenburukoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude