X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Kontalari latinoamerikar berriak: 2. Primera persona. Ficciones reales

Post honen idazlea: Amaia García

Primera persona. Ficciones reales, Margarita García Robayo

Tránsito, 2018

Margarita García Robayo (Cartagena, Kolonbia, 1980) Argentinan bizi den idazle kolonbiarra da. Zutabegile eta kultura-proiektuen koordinatzaile gisa ere lan egin du; besteak beste, Sudaquia bloga sortu zuen eta Tomás Eloy Martínez Fundazioa zuzendu zuen. 2019an Primera persona argitaratu zuen, bere bizipenak abiapuntutzat hartzen dituzten baina autobiografiatik oso urrun dauden 10 kontakizun biltzen dituen liburua (azpitituluak argitzen duen bezala). Orden kronologikoari ihes eginez, badirudi horietako bakoitzean gai bati aurre egiten diola, gaia agortu arte, beti esposizioaren eta ahalkearen arteko lerroa maisutasunez inguratuz: amatasuna, aita-alabaren arteko harremana, bizitza itsasoaren ondoan… “Leche” kontakizunean, adibidez, edoskitzearekin izandako esperientziak bide ematen dio hitz egiteko bateratzearen zailtasunaz, laguntza-politikarik ezaz, new age hazkuntzaren inposaketaz… Casa de las Américas (2014) saria irabazi duen García Robayok beste lau kontakizun-liburu eta hiru eleberri argitaratu ditu; berriena, Tiempo muerto (2017).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude