X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Kontalari latinoamerikar berriak: 3. Las voladoras

Post honen idazlea: Amaia García

Las voladoras, Mónica Ojeda

Páginas de espuma, 2020

121 or.

ISBN: 978-84-8393-282-7

Monica Ojeda Francok (Guayaquil, Ekuador, 1988) bere herrialdean Gizarte Komunikazioa ikasi zuen, Literaturan aipamena eginez, eta ondoren Literatura-Sorkuntzan masterra lortu zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2017an “Caninos” izeneko kontakizuna argitaratu zuen, egileak berak 2020 argitaratutako Las voladoras liburuaren sorburutzat jotzen duena. Idazleak “Andeetako gotiko “gisa definitu du bildumak biltzen dituen 8 kontakizunen estilo originala. Horietan, izuaz baliatzen da (askotan, mitologian sustraitutakoa) gizartean garrantzia handia duten, baina hainbatetan tabutzat hartzen diren, gaiak aztertzeko: hala nola, genero-indarkeria, abortua, sexualitatea edo erlijioa. “Cabezas voladoras” kontakizunak, adibidez, feminizidio baten aurrean jartzen gaitu, baina uma-en munduan ere sartzen gaitu, hau da, hegan egiteko haien buruak gorputzetik askatzen dituzten sorginak. Ojedak, egungo latinoamerikar literaturako ahots garrantzitsuenetako batek, hiru eleberri, bi poesia-liburu eta hiru ipuin-liburu argitaratu ditu dagoeneko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude