X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La biblioteca de fuego

María Zaragoza

La biblioteca de fuego, María Zaragoza
Planeta, 2022
526 p.
ISBN: 978-84-08-25590-1

«-Si de verdad hay un cielo y un infierno, como nos han contado- decía fumando en su boquilla-, se diferenciarán por la cantidad de libros que tengan uno y otro. En el cielo estarán todos los escritos alguna vez, los libros prohibidos y los libros por escribir. ¿Te imaginas tener acceso a la literatura que todavía no es ni siquiera inspiración y que desarrollará gente que no esté ni en proyecto porque sus abuelos o bisabuelos aún son niños? Sí, eso debe de ser el cielo. Y en el infierno no habrá libros. O peor: sólo habrá libros de recetas». María Zaragoza, La biblioteca de fuego.

Datorren asteartean, liburutegien eguna, zerutik asko eta infernutik gutxi edo batere ez duten leku horien eguna, hogeita hamarreko hamarkadako Madrilera bidaiatuz eta ezkutuko elkarte bat deskubrituz ospatuko dugu. Zein da elkarte hori? Liburutegi Ikusezina. Tina eta Veva izango dira gure konplizeak kabareten, klub feministen, liburu madarikatuen eta mamu zaharren mundo honetan murgiltzeko. Eta gure gida María Zaragoza idazlea izango da, ‘La biblioteca de fuego’ liburuaren egilea. Hau da gure bigarren solasaldi literario honetarako aukeratu dugun eleberria.

Asteartean, betiko moduan, 19:00etatik aurrera, liburu baten inguruan elkartuko gara, baina oraingoan, egun berezia denez, desberdina izango da autorea gurera etorriko delako. María Zaragoza (Campo de Criptana, 1982) narratzailea eta gidoilaria da eta docena bat liburu argitaratu ditu nobela, komiki eta ipuin bildumen artean. Haren biografiaren xehetasun batzuek zuzenean eraman naute berriro ere ‘La biblioteca de fuego’ liburuaren orrialdeetara. Bi aipurekin hasten da, horietakok bat Antonio Galarena: «Yo sé con cuánta frecuencia callas es gritar intensamente». María Zaragoza Antonio Gala Fundazioaren gazte sortzaileen hirugarren promozioko bekaduna izan zen. Beste detaile bat, 2011n, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeko Emakumearen Institutuak genero-berdintasunaren alde egindako bere lana aitortu zuen. Ez da harritzekoa, bere konpromezua argia da. ‘La biblioteca de fuego’ aldarrikapen feministaz josita dago, berdintasunaren aldeko momentu ugari ditu. Eta azkeneko ohar bat, agian, eleberria irakurtzerakoan filma egin daitekeela pentsatu duzue. Nik bai, Tina eta Veva pantaila handian imajinatu ditut; izan ere María Zaragozak, gaur egun, Kordobako Antonio Gala Fundazioan narrativa eta dramaturgia tutore lanak uztartzen ditu.

 

Joan Margarit poetak behin esan zuen «askatasuna liburudenda bat da» eta, zalantzarik gabe, baita liburutegi bat ere. Irakurketak dira benetan asko egiten gaituztenak. ‘La biblioteca de fuego’ liburuaren istorioak gai unibertsalak jorratzen ditu, hala nola maitasuna, adiskidetasuna edo beldurra, beti ere kultura erdigunean dagoela. Gerra Zibilean liburu asko erretzea galarazi zuten guztiei omenaldia da. Hain zuzen, María Zaragozak hitz hauekin amaitzen ditu bere esker onak: «sirva este texto como homenaje tardío a todos y cada uno de ellos; como homenaje a lo que siguen creyendo que en la cultura hay esperanza. Rescatar la cultura no es sólo proteger el pasado, sino salvar el futuro. Gracias a todos los que alguna vez lo han intentado».

 

La biblioteca de fuego’ novelaren istorioa 1930 eta 1939 urteen artean gertatzen da eta, egia esan, gerrak dena (edo ia guztia) suntsitu zuen urte latz horien erretratu ziraragarria ere bada. Eleberri zoragarria da, pertsonia ahaztezinekin; batez ere Tina eta Veva. Bi emakume hauek liburuzain izatearekin amets egiten dute eta aldi berean, nahigabe, Bigarren Errepublikaren espiritua eta feminismoaren hastapenak transmititzen dituzte.

 

Astearteko saioan, María Zaragozari eleberri honen xehetasun eta sekretu guztiak galdetzeko aukera izango dugu. Gainera, jakinzazue, 2022an Azorín Nobela Saria irabazi zuela. Liburu borobila da liburutegien eguna ospatzeko. Oraingoz irakurtzen jarraitu, baina han elkar ikustea espero dut. Agur esan aurretik, galdera bat utziko dizuet egun hauetarako: eta zuk, ze liburu salbatuko zenuke?

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude