X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La elefanta

Jungyeon Kang

Ilustrazioak: Lilia
Corimbo, 2024
34 or.
ISBN 978-84-8470-667-0

Jungyeon Kangen La elefanta album ilustratu bat da. Elefante bat eta bere tronpa luzea dira liburuko istorioaren protagonistak. Umoretik eta samurtasunetik kontatutako istorioa da.

Istorioaren hasieran, elefantea siesta lasai bat botatzen ari da eta bere tronpa luzea naturako txoko guztietara heltzen dela dirudi. Liburuaren orrialdeak pasa ahala basoko animalia ezberdinek tronpa nola erabiltzen duten ikusi dezakegu; batzuek aterpe gisa erabiliko dute edota beste batzuek txirrista gisa. Animaliak tximeleta batek doministiku bat eragiten duen arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude