X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La niña lectora

Manuel Rivas

Manuel Rivasek idatzitako eta Susana Suniagak ilustraturiko La niña lectora liburua, zortzi urtetik gorako haurrentzako gomendioa da. XX. Mende hasierako A Coruñan kokatzen da liburua eta Nonó neskatila gaztea da bertako protagonista.

Nonóren amak pospolo fabrikan egiten du lan eta bertako lan baldintza kaxkarren ondorioz, oso gaixo dago. Garaiko egoeraren eta familiaren egoera ekonomikoaren ondorioz, gurasoek irudimena erabili behar izango dute Nonó ikastetxera bidali ahal izateko. Horrela izanik, neska gazteak irakurtzen eta idazten ikasiko zuen. Hortik aurrera eginbehar berri bat deskubrituko du Nonók: gainerakoei istorioak kontatu eta irakurtzea. Bere ama gaixo aurkitzen den bitartean hainbat liburu irakurriko dizkio, bai eta amaren lankideei ere, kulturaren ateak irekiz guztiei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude