
Deusto, 2020
252 or.
ISBN 978-84-234-3133-5
Lector vuelve a casa. Cómo afecta a nuestro cerebro la lectura en pantallas zientzia-dibulgazioko liburu argigarria da, eta honen bidez irakurketa digitalaren ondorioak ezagutu ditzakegu. Irakurketa pantailetan egitearen ondorioak, hain zuzen, irakurketaren kalitatearen eta pentsamenduaren murrizketa dira. Gaurkotasun handiko gai honen ardatz esanguratsuenak aurkitu ditzakegu. Haurraren garunean duen eragina da funtsezko gaia. Idazleak ikerlan esanguratsuen aipuak ditu oin-oharretan eta erreferentzia ugari ematen ditu.
Maryanne Wolf estatubatuar akademikoak, UCLA-n lan egiten du eta sari ugari jaso ditu egiten duen ikerketa lanarengatik. Wolfen ibilbidearen ardatza irakurlearen garunaren garapena da, baita haurren garapen kognitiboa ere. Horrekin lotuta dagoen azpigaia ikasten du gainera, dislexia eta analfabetismoa hain zuzen. Formari dagokionez, maila estilistiko oso altuarekin idatzita dago, hizkuntza dibulgatiboa eta ulergarria erabiltzen du.