X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Letra txarra daukat, eta zer?, Alaine Agirre

Letra txarra daukat, eta zer?

Testua: Alaine Agirre

Irudiak: Jokin Mitxelena

Elkar, 2014

30 orrialde

ISBN 9788490272527

Ekintza Ikastolako LH3. mailakoek Letra txarra daukat, eta zer? liburua gomendatu nahi digute. Eta zer? bildumako izenburua dugu Alaine Agirrek idatzitako eta Jokin Mitxelenak ilustratutako liburu hau.

Ipuineko protagonistak zazpi urte ditu eta letra txarra dauka, medikuek bezain letra txarra. Baina bera ez da horretaz lotsatzen. Izan ere, artista dela uste du, idazten ari denean eskua bakarrik mugitzen zaiolako. Orain arte, irakasle edo aitaren errietaren bat salbu, ez dio aparteko arazorik eman honek. Baina bizilagun berria ezagutzen duenean gauzak aldatu egingo dira: Martina du izena, melokotoizko irribarrea du eta zazpi urte ditu, berak bezala.

Maitasun istorio xarmagarria dugu honakoa, eta orrialde bakoitzean mutikoaren maitasun platonikoaren ezinegonarekin enpatia sentiaraziko digu. Umorea eta irudimena primeran uztartzen ditu idazleak, eta testua eta kolore pasteleko marrazkiak elkarren osagarri bikain bihurtzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude