X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Liburuzainak zaldi gainean, Concha Pasamar

Liburuzainak zaldi gainean, Concha Pasamar

A fin de cuentos, 2022

40 or.

ISBN: 978-84-125805-2-5

Aste honetan Haur Liburutegi Nagusitik egiten dugun gomendioa Liburuzainak zaldi gainean albuma da, ezagutza liburua da eta bertan Estatu Batuetan zaldi gainean ibiltzen ziren emakume liburuzainen historia kontatzen digu Concha Pasamar idazle eta ilustratzaileak.

Estatu Batuetako Depresio Handian zehar, zenbait emakume kontratatu zituzten liburuzain lana burutzeko. Kentucky bezalako estatuetan eta Appalache mendien inguruan populazioa oso sakabanatua bizi zenez, liburuak zaldiz banatzea erabaki zen. Populazioaren sakabanaketa eta bizi zuten pobrezia kontuan izanik guztiz garrantzizkoa izan zen emakume horiek burutu zuten lana, biztanleriaren bizi kalitatea nabarmenki hobetuz eta hainbat ate irekiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude