X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Lima: urrezko guraizeak

Miren Gorrotxategi Azkune

Miren Gorrotxategik Lima protagonista duen bildumako bigarren liburua du. Oraingoan, Limak besteen pentsamenduetan sartzen ikasiko du, eta horretarako urrezko guraizeez baliatuko da. Horrekin batera, herrian egingo den aisialdi-gune batek arriskuan jarriko du haien ingurunea.

Liburu honetan, Miren Gorrotatxegik lehenengoaren ildoa jarraitzen du. Batetik, gazteen eguneroko gaiak jorratzen ditu, eta, bestetik, euskal mitologiako pertsonaiak aurkezten dizkigu. Lehenengo liburuan agertzen diren pertsonaiak agertzen dira, baina ez da beharrezkoa Lima irakurtzea bigarren honen istorioa jarraitzeko. Naturaren defentsa eta garapen turistikoari nola aurre egin dira liburuaren gaiak.

Miren Gorrotxategik, gazteentzako liburuez gain, baditu helduentzako eleberriak argitaratuta, adibidez, 33 ezkil. Liburu hau Hil kanpaiak izenburupean eraman zuten zinema pantailetara.

Liburu hau E-liburutegian dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude