X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Literatur solasaldiak frantsesez, 2017ko bigarren denboraldia

David Golder, Irène NémirovskyLiburutegi Nagusiko frantsesezko literatur solasaldiak Fermin Calbetón kaleko Haur Liburutegian egin ohi dira. Miren Garmendiaren gidaritzapean, hilabetean behin antolatzen dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Dagoeneko prest dago urria-abendua bitarteko programazioa.

Urriaren 16an, Irène Némirovskyren David Golder

Azaroaren 20an, Annie Ernaux idazlearen La place

Abenduaren 18an, Antoine Leiris idazlearen Vous n’aurez pas ma haine

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu eskuragarri egon ohi dira Donostia Kulturako liburutegietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude