X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Literatur solasaldien egutegia, 2016ko iraila-abendua

Liburutegi Nagusiko San Jeronimoko aretoan lau solasaldi daude: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Euskarazkoaren dinamizatzailea Iñigo Aranbarri da, irailaren 13an, Unai Villenaren Hauts haietatik* irakurriko dute eta urriaren 4ean Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok. Ordutegia, arratsaldeko 19:30ean.

Gaztelaniazko taldearen dinamizatzailea, berriz, Amaia García da, Bookhunterblog blogaren egilea. Egitarauan lau izenburu dituzte: irailaren 27an, Parinoush Sanieeren El libro de mi destino*; urriaren 18an, Mario Vargas Llosaren Lituma en los Andes*; azaroaren 29an, Lara Morenok  Por si se va la luz* bere eleberriaren solasaldian parte hartuko du eta abenduaren 20an Julian Barnesen El ruido del tiempo. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.

Ingelesaren kasuan, Donostia Book Club taldeak antolatzen ditu saioak Slawka Grabowskaren eskutik. Egutegian lau liburu dituzte: irailaren 12an, Virginia Woolfen Mrs. Dalloway; urriaren 10ean, Michael Cunninghamen The Hoursen solasaldian Jaime Zulaikak,  eleberria gaztelaniara itzuli duen itzultzaileak parte hartuko du; azaroaren 7an, Harper Leeren To kill a Mockingbird; eta abenduaren 12an, Doris Lessingen The Fifth Child.  Saioak 19:45ean hasiko dira.

Frantsesezko taldearen dinamizatzailea Miren Garmendia da eta solasaldiak urrian hasiko dira. Hilaren 17an, Annie Ernauxen Passion simple; azaroaren 21ean Philipe Delermeren La première Gorgée de bière; eta abenduaren 19an, Lydie Salvayreren Pas pleurer. Solasaldiak 19:00etan hasiko dira.

Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiko solasaldien dinamizatzailea Javier Mina da, eta irakurriko dituzten liburuak ondorengo hauek izango dira: urriaren 5ean, Ian McEwanen La ley del menor*; azaroaren 9an, Irèrene Némirowskyren Suite francesa*; abenduaren 14ean, David Foenkinosen La delicadeza*. Amarako saioak 18:30ean dute hasiera.

Intxaurrondo Kultur Etxean hiru saio mota antolatzen dira. Literatur solasaldiak gaztelaniaz Iñaki Urdanibiarekin, euskarazko solasaldiak Iratxe Retolazarekin eta komiki solasaldiak Juan Manuel Díaz de Guereñurekin. Iñaki Urdanibiak zuzentzen duen solasaldien gaia Emakumeek idatzitako literatura izango da, egitarauan hiru liburu dituzte: urriaren 20an Doris Leesingen El cuaderno dorado; azaroaren 17an, Virginia Woolfen Al faro*; abenduaren 15ean, Toni Morrisonen Bellowed. Saioak 19:00etatik aurrera izaten dira.

Datozen egunetan jakinaraziko dira Iratxe Retolaza eta Juan Manuel Díaz de Guereñuk gidatzen dituzten solasaldien izenburuak.

Azkenik, Groseko Okendo Kultur Etxeko solasaldien dinamizatzailea Ane Merino da. Egitarauan hiru liburu dituzte, urriaren 26an Ray Bradburyren El hombre ilustrado; azaroaren 9an Michel Houellebecquen, Sumisión*, eta abenduaren 14an, Virginia Woolfen, La señora Dalloway*. Solasaldiak liburutegian izango dira eguerdiko 12:00etan.

Donostiako liburutegien sareko bazkideek eta Donostia Kulturako kideek, maileguan eskatu ditzakete solasaldietan irakurriko diren liburuak eta (*) ikurra duten liburuak Eliburutegia plataforman deskargatu daitezke.

Oharra: bigarren post batean Aieten, Egian, Plazara Goazen, Intxaurrondoko komiki solasaldietan eta Lugaritzen irakurriko diren liburuen zerrendak ezagutaraziko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude