Maeva, 2024
264 or.
ISBN 978-84-19638-99-1
14 urtetik aurrera
Otsoak aipatzeak beldurrarekin lotzen gaitu irakurleok. Komiki honetan, berriz, irakurleok deskubrituko dugu otsoak animalia liluragarriak eta erakargarriak direla. Poloniako zortzi natur-gunetan otsoei gertatutako istorioak azalduko dizkigute Lobos komikiaren egileak. Hiru dira, Mizielinska anai-arrebak eta Wilk Naturarentzako Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea den Michal Figura naturalista.
Protagonistak Szelina, Grapa, Halna, Luna, Kampinos, Jung, Miko, Kosy izeneko otsoak dira. Otso horien bizipenei jarraipena egiten dieten hainbat lagunei esker otso taldeen egitura nolakoa den ezagutuko dugu: zergatik egiten dituzten distantzia luzeko migrazioak, zer ondoriozta daitekeen haien kakak eta janariaren hondarrak aztertzean edota nola funtzionatzen duen kamera tranpa batek. Hori guztia benetako otsoen istorioekin batera. Otsoei buruzko prozesu guztiak ulertzen laguntzen duten argazkiak, mapak, fitxa teknikoak ere aurkezten dituzte eta gai honetan jantzita ez dagoen edonork egin ditzakeen askotariko galderak erantzun.
Egileek benetako argazkiak eta binetak kontrajarri dituzte, jatorrizko irudiak marrazki zehatzen bidez birsortuz, kronikari sinesgarritasun handiagoa emateko. Komiki honetako irudietako asko otsoen jarraipena egiteko erabiltzen diren kamera-tranpek hartutako argazkietan daude oinarrituta. El fotografo izeneko komikian, Didier Lefèvre, Frédéric Lemercier eta Emmanuel Guibertek egin zuten antzera.
Jakintza komikia deituko genukeen liburu hau irakurtzeko eta gozatzeko arrazoi asko daude:
Otsoen benetako bizipenak sortzen duten interesa.
Michal Figurarekin batera sortutako liburua da. Otsoaren eta katamotzaren populazioaren kontserbazioan aditua.
Eleberri grafiko honek otsoei buruzko mitoak eta aurreiritziak hausten ditu.
Deutscher Jugendliteraturpreis izendatua izan da, haur eta gazte literaturako sari garrantzitsuenetako bat.
