X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Los astronautas

Laura Ferrero

Alfaguara, 2023
337 or.
ISBN 978-84-204-6127-4

Laura Ferreroren Los astronautas nobela izango da mintzagai ekainaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Oraingo honetan idazlea bertan egongo da.

«Nik familia bat nuen, baina inor ez zidan kontatu»

Laura Ferrerok bere familiaren historia ezagutu nahi izan zuenean, aurkitu zuena, gutxi gorabehera, ate itxi bat izan zen. Gurasoak banandu egin ziren jaio berria zenean eta orain arte inoiz ez zuen galdetu nolakoa zen beraien bizitza bera iritsi aurretik. Baina egun batean, 2020ko abenduaren 26an, biekin batera agertzen zen argazki bati begira, galdetzen hastea eta ikerketa txiki bati ekitea erabaki zuen. Arazoa da, isiltasuna eta, familia guztietan bezala, bertsio kontrajarriak aurkitu zituela. Orduan, liburu bat idazteko ideia alde batera utzi zuen, baina handi bost urtetara Los astronautas argitaratu du; hemen dugu. Fikziozko eleberria da, egilearen gertaera autobiografiko horretatik abiatzen dena. Hain zuzen, eleberriak Kurt Vonnegut-en aipu bat azaltzen da hasieran: «hori guztia gertatu zen, gutxi gorabehera horrela».

«Nire gurasoak 1986ko urtarrilaren 28an banandu ziren. Egun hartan, Challenger transbordadorea milioika pertsonaren begirada arretatsuan lehertu zen, eta ametsaren amaiera gertatu zen. » Hala, Laura Ferrero astronauta haien historiarekin ehuntzen du nobela hau. Gizonezkoak eta emakumezkoak ziren astronautak ahalik eta urrutien bidaiatu behar izan zuten, inor iritsi ez den tokira, hurbil dagoena ulertu ahal izateko. Badu bere istorioarekin lotura polit bat.

« (…) ulertu nuen edozein istoriok ez duela egia kontatzen, egia bat baizik. Ez du historia kontatzen, historia bat baizik».

Eleberrian zehar, Laura Ferrero bere familiaren historiagatik galdetzen du. Itxikeria pixka batez gain, aurkitzen duena, batzuetan, gertaera beraren bertsio desberdinak dira. Hor, sustraietan eta familiako sekretuetan, ezin hobeto konekta dezakezu bilaketa horrekin. Agian jakingo duzu zer pertsonak osatzen duten zure familia, baina horietako bakoitzarekin lotzen zaituena. Baina, ezagutzen duzu beraien historia? Normalean, haurtzaroan inoiz zalantzan jartzen ez ditugun kontakizunak entzuten ditugu behin eta berriz. Horrela gertatu zen? Erreala da? Istorio hori behin eta berriz kontatzen dizuenaren egia da?

Astronauten istorioa zirraragarria da, baina baita tristea eta urratzailea ere. Aldi berean, belaunaldi baten kontakizuna da. Izan ere, 80ko hamarkadan dibortziatzea ez zen lan erraza, ezta ohikoa ere. Autoreak kontatzen du, orduan, eskolan, guraso bananduen beste haur bat besterik ez zegoela. Tabua zen, estigma.

Los astronautas familia giroko mugetara egindako bidaia da. Edonorentzat erraz ezagutzeko moduko lekua da, desberdintasunak egon arren, Laura Ferrerok dohain bat duelako: besteen buruan sartu eta bihotz zauritu batean gertatzen dena era eder eta dotorean kontatzea. Datorren asteartean, 19:00etan, Laura Ferrerorekin hitz egiteko aukera izango dugu, Los astronautas liburuaren xehetasun guztiak ezagutzeko eta konpainia ezin hobean kurtsoa ixteko. Ez huts egin!

Pd: Laura Ferrerok, gainera, Isabel Coixetekin batera Un amor filmaren gidoia idatzi du: Sara Mesaren liburuaren egokitzapena delarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude