X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Los de Bilbao nacen donde quieren

María Larrea

Alianza, 2024
199 or.
ISBN 978-84-1148-446-6

«Nadie se acuerda del momento en que nació. Yo no me acuerdo de cuando nací. Es imposible, las estructuras cerebrales que permiten fabricar los recuerdos son inmaduras en los bebés. Solo sé lo que me contaron. Mamá, dime, ¿cómo me tuviste? Pues como todo el mundo. Vale, como todo el mundo. Una mujer, un útero, un feto, para llegar a un recién nacido. Ese es el camino, el modus operandi en mi cabeza de niña, de adolescente, de adulta.».

Horrela abiatzen du María Larreak bere istorioa eta Los de Bilbao nacen donde quieren liburuaren hitzaurrea. «Mundu guztia bezala» hori ez zen benetakoa edo ez zen guztiz egia. Hori dela eta, bere istorioa ezagutu ahala, pelikula baterako gidoi bat idatzi zuen lehenengo, baina hainbeste fikzio zegoela konturatu zenean eleberri bat idaztea erabaki zuen. Horrela kontatuta erraza dirudi, baina mundu guztiak ez du gaitasunik bizitzak eztanda egiten duen une hori, lehenengo inoiz egin ez den pelikula batean bihurtzeko eta gero, amaitu arte utzi ez daitekeen bidai izugarri eta basati batean.

Zer aukera dago amek abandonatutako emakume eta gizon batek elkar ezagutu, ezkondu eta amak jaiotzean ukatutako haur bat adoptatzeko? Gutxi, ezta? Baina badakigu aukera bat behintzat badagoela: María Larrea eta bere gurasoena. Horrela sortu zen Mariaren familia, Bilbon jaio eta Parisen hazi zena; adoptatua dela jakin gabe eta bere gurasoek, Victoriak eta Julianek, sekretu handi bat gordetzen zutela: 1979ko azaroaren 2an jaio zen Bilboko ospitale hartan gertatu zena.

«Tu padre probablemente no es tu padre. Tu madre te oculta cosas sobre tu nacimiento, María. Habla con ella lo antes posible».

27 urterekin, lehen arrasto honekin, María Larreak ikerketa bat abiatu zuen, adoptatua zela deskubritzera eraman zuena. Eta ez hori bakarrik. Julianen ama, bere aitaren ama, prostituta zen Bilbon eta semea barnetegi erlijioso batean utzi zuen. Victoria, bere ama, Galizian bizi zen familia handi baten baitan, horregatik amak komentu batean utzi zuen. Victoriak eta Julianek Ferrolen ezagutu zuten elkar, kasualitatez, eta handik Parisera joan ziren bizitzera, lan eta bizitza hobe baten bila. Uda oro Bilbora itzultzen ziren eta han jaio zen María. Eta hor modu ilegalean adoptatu zuten. Eta ez zioten inoiz kontatu.

Eleberria, bere ikerketa autobiografikoan oinarritua, arrakasta handiz argitaratu zen Frantzian eta 2023an Alianza argitaletxearen eskutik iritsi zen gurera, non urteko debut distiratsuenetako bat ere bihurtu zen. Bere istorio pertsonalagatik hiru sari jaso ditu Frantzian- 2022ko lehen eleberriaren saria, France Tflvisionsen eleberri onenaren saria eta Les Inrockuptivos lehen eleberri onenaren saria- eta hemen, bere bigarren etxean, ehunka irakuleren txalo zaparrada ere jaso du. Istorio gogorra da, mingotsa, baina inspiratzailea ere bai. Kontua da identitatearen bilaketa hori gogoz irakurtzen dena dela, ederra ere bada.

Datorren asteazkenean, maiatzak 28, María Larrea pertsonalki ezagutzeko eta gertutik entzuteko aukera izango dugu. Aukera paregabea izango da istorio boteretsu honen xehetasun guztiak deskubritzeko. 19.00etan ikusiko dugu elkar betiko lekuan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude