X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Lurra eta Zerua, Pascale Hédelin

Lurra eta Zerua

Testua: Pascale Hédelin

Irudiak: Laurent Richard

Ikasmina, 2015

18 orrialde

ISBN 978-84-9855-383-3

Aitor Ikastolako LH3B mailari Lurra eta Zerua liburua gustatu zaio, Pascale Hédelinek idatzia.

Lurra, zerua eta espazioaren misterioak era errazenean azaltzen dituen liburu didaktikoa da hau. Lurraren osaketa, sumendiak, grabitatea, uraren garrantzia, eguzkia, urtaroak, Ilargia, planetak, izarrak, galaxiak, espazioa… Finean, unibertso erraldoiaz hitz egiten zaigu liburuan.

Laurent Richardek irudi argitzaile bezain dibertigarriak marraztu ditu, eta hauez gain: azal-hegal eta gardenkiz osatuta dago liburua, ikastea jostagarriagoa egiteko.

Unibertsoaren handitasuna ezagutuz, gure txikitasuna ikusi eta gure tokiaz jabetzen laguntzen digu liburu honek. Leku horretatik, batik bat gure lur planetarekiko erantzukizunak eta ardurak hartzeko gonbidapena eta etorkizunari buruz hausnartzeko parada ere ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude