X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Makal sendoak, Antton Kazabon

Makal sendoak

Testua: Antton Kazabon

Irudiak: Jokin Mitxelena

Denonartean, 2015

61 orrialde

ISBN 978-84-15756-81-1

Harri Berri-Oleta 2.zikloan, Antton Kazabon-en Makal sendoak irakurri dute eta gomendioa egin digute.

Baziren behin, erreka bazterreko zelaitxo batean bizi ziren hiru makal zuhaitz. Bi makal sendo eta makal gazte bat. Gustura bizi ziren elkarri konpainia eginez. Makal gaztea babestuta sentitzen zen makal sendoen gerizpean. Egun batean, ordea, izugarrizko haizetea altxatu eta bi makal sendoak aurretik eraman zituen. Makal gaztea bakar-bakarrik geratu zen negu erdian.

Baina negua joan eta udaberria dator; kimu berriak jaiotzeko garaia…

Sinbologiaz betetako narrazioa, denboraren joan-etorria, bizitzaren zikloa, adiskidetasuna eta ahaidetasuna bezalako gaiak jorratzen dituena, Jokin Mitxelenaren ilustrazio ederrez lagundua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude