X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Marcelín, Sempé

Marcelín

Testua: Sempé

Irudiak: Sempé

Blakie Books, 2016

126 orrialde

ISBN 978-84-16290-74-1

60ko hamarkadako istorio ilustratu honek Marcelin eta Renato haurren arteko adiskidetasuna du gaia.

Laguntasuna adin guztietan ezinbesteko denez, Presentación de Maria Ikastetxeko LH3 klaseak istorio hau gomendatzen digu: bere protagonistek eragozpen arraroak dituzte, Marcelin sarritan gorritzen da eta Renatok doministiku egiten du arrazoirik gabe. Lagun banaezin bihurtuko dira eta elkarrekin abentura pila bat biziko dituzte.

Hala ere, denborak adiskidetasun hau frogan jarriko du Renatoren familiak beste leku batera bizitzera joan behar duenean. Urte batzuk geroago, helduak direnean, berriro elkartzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude