X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Mundua berdea ote da dena?, Juan Inazio Mendizabal

Mundua berdea ote da dena?, Juan Inazio Mendizabal

Erein, 2012

28 or.

ISBN: 978-84-9746-791-9

Aste honetako gomendioa Irakurle Gazteak egitasmotik datorkigu. Arantzazuko Ama ikastetxeko lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleek Mundua berdea ote da dena? liburua gomendatu digute, Juan Inazio Mendizabal autorearena. Liburua bost urtetik gorako haurrentzako dago bereziki zuzendua.

Sator bat da liburu honetako protagonista eta istorioan zehar satorraren lurrazpiko bizitza nolakoa den erakusten digu idazleak. Liburuko protagonista lurrazpiko bizitzaren egunerokotasunaz asperturik, jakin mina pizten zaio lurrazaleko bizitzarekiko eta horren inguruko zalantzak eta kezkak azaleratuko ditu. Izan ere, inoiz lurrazalera atera gabea da eta bertan bizitza nolakoa ote den behin eta berriz galdetzen du. Estereotipoak eta aurreiritziak lantzen dituen liburua da, bizitza eroso eta tipokoaren aurrean beldurrak gainditzeko ematen diren urratsak erakusten dizkiguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude