X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez

Harkaitz Cano

Erein, 2023.
103 or. / 103 pág.
ISBN 9788491099161
12 urtetik aurrera

Harkaitz Canok idatzi duen eleberri honetan bere ohiko hizkera dotorearekin kontatzen digu ama galdu berri duen haur batek bizipenak liburuei esker nola goxatzen dituen. Bere istorioek, bai eta honek ere, irakurlea sakontasunez eta emozioz betetzen dute, ikuspegi original eta erakargarriarekin.

Hil berri den neskaren aitak berriz, egoera latz horretan, ez daki alabarekin nola komunikatu eta paperezko hegazkin bat bidaltzen hasten zaio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, eta honek herriko liburuzainaren konplizitatearekin argitzen saiatuko da.
Isabel Herguera zinemagilearen ilustrazioekin dago apainduta istorioa. Sultanaren ametsa izeneko filmeko pertsonaiekin antzekotasuna gordetzen dute ilustrazioek. Gainera, eleberri hau gainera, Fernando Bernuesen antzezlan batean dago oinarrituta eta antzerki obra Ttantaka konpainiaren eskutik taularatu zen.
Edizio zaindua eta ezohikoa formatua duen liburua prestatu du Erein argitaletxeak , album itxura duen liburu etzana, ilustratua eta tapa gogorrekoa. Liburutegiei eta literaturari omenaldia egiten diena, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude