X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Munstro bat edukiontzian, Maribel Aiertza

Munstro bat edukiontzian

Testua: Maribel Aiertza

Irudiak: Mikel Santos (Belatz)

Elkar, 2014

44 orrialde

ISBN 978-84-9027-316-6

Misterioa eta umorea uztartzen dituen ipuina da Munstro bat edukiontzian, Maribel Aiertzak idatzia. Intxaurrondo Ikastolako LH4 taldearen proposamena dugu oraingoan.

Gorkak badu etxeko lanetan laguntzeko ohitura. Bere zereginetako bat zaborra kalera ateratzean datza. Azken egunetan, ordea, bere egunerokotasuna kolokan jarriko duen gertaera bat suertatu zaio auzoko edukiontzi urdinarekin. Hots arraro samarrak entzuten ditu papera botatzera jaisten den bakoitzean. Posible al da munstro bat egotea barruan, ezkutatuta? Eta zer egin, horrela bada?

Irudimen handiz, misterioa argitzen saiatuko da Gorka.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude